2012-11-26


PAPER ZORROA

Asteak dira lan honekin hasi ginenetik, eta denbora azkar pasatu den arren hau gure azken sarrera izango da. Gure lehenengo klasea gogoratzerakoan, galduta geundela irribarre batekin gogoratzen dugu, ez genekiela nondik hasi edota irakasleak esaten zuena ez genuela ulertzen. Baina gauzak aldatu dira hilabete hauetan zehar eta beldur hori desagertuz joan da ikasten joan garen heinean.

Gazteak garen heinean, beti pentsatu izan dugu teknologia berrien gaia menperatzen genuela eta ez genuela laguntzarik behar. Baina ikusi dugu laguntza eskatzea ez dela gauza txarra eta gazteak garen arren, hainbat gauza ezezagunak direla guretzat.

Taldean lan egitea, lagungarria izan da, batek ez zekiena guztion artean aurrera atera dugulako. Baten akatsetik guztiok ikasi dugulako eta hortik abiatuz ezagutza gehiago barneratu ditugulako.

Teknologia berrien inguruan, esan beharra dago eskolarako oso baliogarriak iruditzen zaizkigula. Horrela, klaseak dinamikoagoak bilakatu daitezke eta eguneroko bizitzarako prestatuta egongo dira. Jakin badakigu, gaur egungo gizartea, Teknologia Gizartea dela eta umeak teknologietatik aldendu beharrean, horiek ondo erabiltzen irakatsi behar diegu. Horretarako ezinbestekoa da irakasleak arlo honetan formatzea haurren ikaskuntza ahalik eta hoberen gauzatzeko.

Hori abiapuntutzat hartuz eta kontuan izanik euskara hizkuntz minoritarioa dala interneten, uste dugu iraklasleon zeregina horren erabilpena sustatzea dela eta eduki berriak sortzea. Horregatik erabaki genuen Fredericken bideo euskaratzea eta internetera igotzea. Horrelako ekintzak eginez, material gehiago topatu ahal izango dugu web orrialdeetan gure hizkuntza sustatzeko.

Harro gaude egindako lanarekin, izandako oztopoak gainditu izan ditugu eta pixkanaka-pixkanaka barneratzen joan garen gaitasunekin aurrera egiten joan gara. Klasean gertatutako guztia dokumentatu dugu eta RSS, CREATIVE COMMONS eta ETIKETEN inguruan gehiago sakondu dugu. Gai garrantzitsuak direla uste dugu eta horregatik irakasleak emandako informazioa abiapuntutzat hartuta gehiago sakontzea erabaki genuen bideoak gehituz. Gu kontzeptu hauek landu baditugu ere, talde bakoitzak gai desberdinak landu ditu eta haien blogetan plasmatu dituzte. Ahalegindu gara blog horietan agertzen zena labur-labur azaltzen gero, bakoitzak erabaki dezala zein gustatzen zaion gehiago eta hori aztertu dezala. Honako hauek dira gure taldekideen blogak: Kenpa, K´Mon Tutankhamon, Oromiñurti, Around the World eta Gonazpikue. Gure lanarekin jarraituz sekuentzia didaktiko bat egin genuen teknologia berrien sustapena eskolan lortzeko; sekuentzia didaktikoa blogean jarri genuen eta gero Power Point formatoa erabiliz gure klasekideei azaldu genien.

Gure proiektuari amaiera emateko, hausnarketa pertsonalak egin genituen ikasgai honen inguruan eta blogera igo genituen. Eta postprograma amaitu eta igo genuen non lauhilabetean zehar egindako ekintzen laburpena agertzen den.

Beraz, agur esateko unea heldu da. Oso gustura ibili gara lan honekin eta aldi berean gauzak ikasteko aukera izan dugu. Espero dugu, blog hau irakurtzerakoan, guk transmititu nahi izan duguna ulertzea eta disfrutatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario