2012-10-29

2012-10-22

Gaurko saioan, klasean gertatzen den guztia transmititzeko asmoz, etxetik ekarritako bideo-kamara batekin, klasekideak grabatu ditugu, klaseko giroa eta klaseetan nola egiten duten lan behatzeko.
Gainera, bideo-kamera ekarri dugula aprobetxatuz, taldeko argazki bat atera dugu, taldeko aurkezpenean jartzeko.

Horrez gain, gure gaia argazki eta bideo editatzaileak erabiltzea denez, klaseko giroa nolakoa den grabatzeaz gain, klaseko talde bakoitzak  egindako blog-a grabatzea pentsatu dugu, horien atalak azalduz. Beraz, klasean bideo horiek grabatzerakoan zer esango dugun eta nola esango dugun idatzi dugu Word batean, hau da, bideoa grabatzeko gidoi moduko bat egin dugu.
Gidoia egin ondoren ez dugu blog-ak grabatzeko astirik izan, beraz taldekideen artean blog-ak banatu ditugu eta hori etxeko lan moduan utziko dugu.

Azkenik, klaseko azken minutuetan, sekuentzia didaktikoarekin hasi gara, hurrengo klasean jarraitzeko asmoz.

2012-10-15

Klaseko blogak behatuz

Gaur klasean, besteen lanengandik ikasteko xedearekin, beste taldeen blogak ikusi ditugu. Talde bakoitzak bere bloga aurkeztu du besteen aurrean eta zer egiten zenbilen azaldu du. Nahiz eta gaiak haien artean erlaziorik ez duten, besteengandik ikasteko aukera nahiko handia da.
Hona hemen blogak:

www.xaitaioi.blosgspot.com.es helbidea duen blogean informazioa topatu dezakegu mugikorren erabilerari buruz ikasgelan. IKT-en eragina eskolan eta 2.0-ri buruzko informazioa.

www.gonazpikue.blogspot.com.es blogean, artea eta IKT-een arteko loturak agerzten dira, programa desberdinak erabiliz ezagutza batean garatzen duten bitartean.

www.kenpaa4.blogspot.com.es talde honen blogean, sare sozialak, blogak eta wikiei buruzko informazioa aurkitu dezakegu. Informazioa topatzeaz gain, haien usteak eta iradokizunak topatuko ditugu teknologia berri hauen erabilerari buruz.

www.orominurti.blogspot.com.es wordle, EduGloster eta infografia bezalako programak aztertzen dituen bloga da. Ikasitakoarekin eta arlo konkretu batean zentratuz, proiektu bat burutzea da haien xedea, ikasitakoa praktikan jartzen duten bitartean.

www.laurokbat.blogspot.com.es blogean erraztasunak topatuko ditugu power point, arbel dijitala eta pressi programak erabiltzeko. Horretaz gain, talde honek programa hauen erabilera aztertuko du eskolan.

Horrez gain, irakasleak TAG-ak eta HASHTAG-ak zer diren azaldu du gure blog-ean etiketak modu egokian erabili ahal izateko. 
Horretarako,  http://lindacastaneda.com/mushware////index.php/enfocar-flujos-de-informacion-la-importa orrialdean dagoen informazioaz baliatu egin da, eta aldi berean guk "gure projektu"-ra horri buruzko lapurpen bat igo dugu, azalpen zehatz eta argiago bat emateko asmoz. 

Azkenik, klaseari modu ezberdin batean amaiera emateko, ordenagailuak amatatu, eta lurrean edo bakoitzarentzat erosoen zen lekua aukeratu du, berarentzako une berezi bat izateko, bere gorputzak deskantsatu egiten zuen bitartean. Gure baitan murgildurik geundela, Alaitz izeneko irakasleak testu txiki bat irakurri digu, momentu batez gure pertsonari eta pentsamenduei lekua uzteko. Guretzat, une berezia izan da hori. 

Ikasleentzako iradokizunak


Gaur, klasera sartu bezain pronto, irakasleak ikasleok IKTak erraztasunez erabiltzeko zenbait iradokizun proposatu dizkigu. Horien artean, iDidactic`s blog aipatu dezakegu, zeinetan teknologia hauen erabilerari buruzko nondik norako anitz azaltzen diren, beste berri batzuez gain. 

Ildo beretik jarraituz, eta gure proiektuaren gaia klasean gertatzen dena dokumentatzea delarik, Creative common lizentziak eta RSS aztertu ditugu eta gai hauek "Marigorringo project"-ean sakonago azalduta dauden, orain gainetik azalduko ditugu.

Creative common lizentziei erreparatuz, esan beharra dago, web orrialdeetatik informazio eskuratzeko edota argazkiak hartzeko kontrola esartzen dutela. Legea dira, haiek esaten dute zer den publikoa eta zer pribatua eta beraz, zer hartu daitekeen eta zeureganatu eta zer ez. Modu horretan 3 lizentzia ezberdin aurkitzen ditugu; Copyrightak, Copyleft eta Creative Commons.

RSS-i dagokienez esan dezakeguna harpidetza zerbitzu bat dela da, zeinetan interesatzen zaizun informazioaren harpidetza egin ahal izango duzun, informazio horri buruz berritasunen bat izanez gero ohar bat jasoz, bilaketa behin eta berriro egin behar gabe.