2012-11-26


PAPER ZORROA

Asteak dira lan honekin hasi ginenetik, eta denbora azkar pasatu den arren hau gure azken sarrera izango da. Gure lehenengo klasea gogoratzerakoan, galduta geundela irribarre batekin gogoratzen dugu, ez genekiela nondik hasi edota irakasleak esaten zuena ez genuela ulertzen. Baina gauzak aldatu dira hilabete hauetan zehar eta beldur hori desagertuz joan da ikasten joan garen heinean.

Gazteak garen heinean, beti pentsatu izan dugu teknologia berrien gaia menperatzen genuela eta ez genuela laguntzarik behar. Baina ikusi dugu laguntza eskatzea ez dela gauza txarra eta gazteak garen arren, hainbat gauza ezezagunak direla guretzat.

Taldean lan egitea, lagungarria izan da, batek ez zekiena guztion artean aurrera atera dugulako. Baten akatsetik guztiok ikasi dugulako eta hortik abiatuz ezagutza gehiago barneratu ditugulako.

Teknologia berrien inguruan, esan beharra dago eskolarako oso baliogarriak iruditzen zaizkigula. Horrela, klaseak dinamikoagoak bilakatu daitezke eta eguneroko bizitzarako prestatuta egongo dira. Jakin badakigu, gaur egungo gizartea, Teknologia Gizartea dela eta umeak teknologietatik aldendu beharrean, horiek ondo erabiltzen irakatsi behar diegu. Horretarako ezinbestekoa da irakasleak arlo honetan formatzea haurren ikaskuntza ahalik eta hoberen gauzatzeko.

Hori abiapuntutzat hartuz eta kontuan izanik euskara hizkuntz minoritarioa dala interneten, uste dugu iraklasleon zeregina horren erabilpena sustatzea dela eta eduki berriak sortzea. Horregatik erabaki genuen Fredericken bideo euskaratzea eta internetera igotzea. Horrelako ekintzak eginez, material gehiago topatu ahal izango dugu web orrialdeetan gure hizkuntza sustatzeko.

Harro gaude egindako lanarekin, izandako oztopoak gainditu izan ditugu eta pixkanaka-pixkanaka barneratzen joan garen gaitasunekin aurrera egiten joan gara. Klasean gertatutako guztia dokumentatu dugu eta RSS, CREATIVE COMMONS eta ETIKETEN inguruan gehiago sakondu dugu. Gai garrantzitsuak direla uste dugu eta horregatik irakasleak emandako informazioa abiapuntutzat hartuta gehiago sakontzea erabaki genuen bideoak gehituz. Gu kontzeptu hauek landu baditugu ere, talde bakoitzak gai desberdinak landu ditu eta haien blogetan plasmatu dituzte. Ahalegindu gara blog horietan agertzen zena labur-labur azaltzen gero, bakoitzak erabaki dezala zein gustatzen zaion gehiago eta hori aztertu dezala. Honako hauek dira gure taldekideen blogak: Kenpa, K´Mon Tutankhamon, Oromiñurti, Around the World eta Gonazpikue. Gure lanarekin jarraituz sekuentzia didaktiko bat egin genuen teknologia berrien sustapena eskolan lortzeko; sekuentzia didaktikoa blogean jarri genuen eta gero Power Point formatoa erabiliz gure klasekideei azaldu genien.

Gure proiektuari amaiera emateko, hausnarketa pertsonalak egin genituen ikasgai honen inguruan eta blogera igo genituen. Eta postprograma amaitu eta igo genuen non lauhilabetean zehar egindako ekintzen laburpena agertzen den.

Beraz, agur esateko unea heldu da. Oso gustura ibili gara lan honekin eta aldi berean gauzak ikasteko aukera izan dugu. Espero dugu, blog hau irakurtzerakoan, guk transmititu nahi izan duguna ulertzea eta disfrutatzea.

2012-11-12

Eta gaur... Marigorringoen txanda!!

Jada azaldu genuen legez, pasa de astean IKT ikagaieko aurkezpenak hasi ziren eta 3 taldek azaldu zuten denen aurrean zein izan den euren zeregina hilabete hauetan. Horrekin jarraitzeko, gaur, gainerako taldeon txanta heldu da. 


Lehenengo, oromiñurti 2.0. taldekoek egin dute aurkezpena eta ondoren, gonazpikue-koek. Gu azkenak izan gara, izan ere, guztiek dakizuenez, gure lana klasean gertatutako guztia dokumentatzea izan da, horregatik irakasleak gu azkenak izatea erabaki zuen. 


Gure aurkezpenari erreparatuz, azaldu beharrekoa taldekideen artean banatu eta ideiak ordenatu ostean, gainerako ikaskideen aurrean jarri eta lanari ekin diogu. Hasteko, bloga gainetik azaldu ostean, burutu dugun bideoa aurkeztu dugu, klasean egin dugun guztia modu teknologizatu batean dokumentatzeko. 

Jarraian, Lehen Hezkuntzako 6. mailarako burutu dugun sekuentzia didaktikoaren berri eman diegu gure ikaskide eta irakasleari zenbait jarduera proposatuz, ikasgai ikasgai. 

Orokorrean, lan ona egin dugulakoan gaude, aurkezpenean zenbait arlo hobetzeke geratu arren. 

2012-11-05

Lehenengo aurkezpenak martxan!!

Gaur, azaroak 5, aurpezpenekin hasi dira gure taldekideak. Hiru taldek egin dute, "kenpaa4", "k`mon Thutankamon" eta "Around the world"-ekoek, hain zuzen ere. Gure proiektu zein bideoan jada azaldu dugunez, lehenengoek sare sozialen nondik norakoetan oinarritu dute bere lana, eta Lehen Hezkuntzan horiek guztiak nola erabil ditzakegun azaldu digute, bukatzeko bakoitzak egin behar izan dugun inkesta batean gure iritzi guztiak batuz. Bigarrenek, teknologia berriek (ordenagailuek, mugikorrek, iPad-ek eta bestelakoek) zer nolako aurrerapenak izan dituzten kontatu digute, baita gaur egungo umeek gero eta gehiago erabiltzen dituztela hauek hainbat esparrutan. Horrez gain, Lehen Hezkuntzak hauek noiz eta nola erabil daitezkeen azaldu digute eta ure iritzia jakiteko galdetegi bat eginarazi digute, etorkizunean, ur datu guztiak jaso eta gero, horiekin grafiko bat egingo dutelarik. Azkenen aurkezpena interesgarriena iruditu zaigu Marigorringoei.Izan ere, momentura arte erabili izan ez dugun aplikazio baten berri eman digute, prezi izenekoa. Aplikazio honek aurkezpenak egitea ahalbidetzen digu, baina modu original eta ezberdin batean, power point-a ez bezala. Horrez gain, aipatu berri dugun azken honen bideo bat ere erakutsi digute haren funtzionamenduaren inguruan.Hau guztia, arber digital baten bidez egin dute, amaieran, klasekide askok honetan idatzi ahal izan dugularik.

Irakaslerik gabe

Gaurko saio praktikora sartu bezain pronto, egoera ezberdin batekin egin dugu topo. Ikasgelara heldu, eta irakaslea ez zegoelako oharpena jaso dugu. "Gaixorik egongo da" adierazi dute batzuek; "edo berandu ailegatu ohi da" besteek. Zalantzak zalantza, berehala etorri zaigu Karmele horiek guztiak argitzeko. " Bizitzak batzuetan besteleku batzuean behar zaitu" Ikasleok gure lanean oinarritu gara saioa aprobetxatzeko, eta Alaitzen laguntzarik eta azalpenik gabe, baina ondo moldatu gara. Hurrengo astean aurkezpenak hasiko direnez,lana bukatzear gaude, gu hain zuzen, LH-rako prestau dugun sekuentziarekin gabiltza gora eta behera.