Marigorringo project

SARRERA

IKT izeneko ikasgai honetan, klaseko talde bakoitzak, proiektu bat burutuko du, horiek, haien artean ezberdinak izango direlarik. Proiektu horren barruan, Lehen Hezkuntzarako proposamen didaktiko bat egongo da, besteak beste. 
Gure kasuan, Alaitz Tresserras irakasleak,  klasean gertatzen den guztia dokumentatzea eskatu digu IKTak erabiliz, argazki eta bideo editatzaileei arreta berezia eskainiz. Horrela, gure kreatibitatea eta imaginazioa gogor erabiliz, bideoak, argazkiak sortu eta editatuz egingo dugu lana. Behin hau bukatuta, hortik abiaturik, sekuentzia didaktiko bat prestatuko dugu Lehen Hezkuntzan IKTekin zerikusia duen gai bat lantzeko.



FREDERICK

Klasean Frederick pertsonaia ezagutu bezain pronto, guk eskuartean dugun proiektuan sartzea oso interesgarria zela adostu genuen. Izan ere, satitxo hau, unibertsitatean egonda gure lanerako baita Lehen Hezkuntzako haurren prozesurako lagungarria izan daiteke. Hortaz, youtube-tik Frederick-en bideo bat deskargatu, ahotsa kendu, eta guk aparte grabatutako ahotsa gehitu diogu horri. Horrela, Frederick gure ahotsekin nahastuz, Lehen Hezkuntzako haurrengandik hurbilago egongo da. Hona hemen, talde-kide guztien artean burututako bideoa:






CREATIVE COMMONS LIZENTZIAK


Gaur egungo teknologia gizartean , inoiz baino aukera gehiago daukagu informazioa lortzeko eta banatzeko. Hala ere, askotan ez gara konturatzen informazio hori gurea ez dela eta egile propioa badauka ere, gurea izango balitz bezala erabiltzen dugu. Askotan pentsatzen badugu ere, ideia bat gurea dela berez, gehienetan ideia hori beste batetik eratorritakoa da, beste pertsona baten ideiatik hain zuzen ere.
Horixe da gertatzen ari dena orain, egile eskubide eta Copyrightarekin. Izan ere, gaur egungo legearen arabera, sortzaileen eskubideak babesteko asmoz, Copyrightak ez du aukerarik ematen egile baten lana bere baimenik gabe beste inon erabiltzeko edo kopiatzeko. Horrela besteen lanetaz baliatzeko, derrigorrezkoa da sortzaileari baimena eskatzea.

Zergatik dira beharrezkoak Creative Commons lizentziak?

Gaur egungo gizartean, non dena partekatzen den, Copyrightak kalte ugari sortzen ditu. Izan ere, sortzaile kopurua asko murrizten du. Lehen esan dugun bezala; Copyrightak ez du aukerarik ematen egile baten lana bere baimenik gabe beste inon erabiltzeko edo kopiatzeko.

Copyright-aren beste muturrean dago Copyleft-a. Azken honen arabera oinarrizko lanari eta bertatik eratorritako beste lanei ezin zaie murrizketarik jarri.

Kontrajarrita dauden bi lizentzia hauen artean, Creative Commons sortu zen. Honen bitartez sortzaileak bere lana berrerabiltzeko baimena onartzen du baina berak erabakiko du zein erabilpen emango dioten bere lanari lan horrekin lan egin nahi dutenak.

Creative Commons hezkuntzan

"Si no existe posibilidad de exclusión, si algo no puedo evitar que sea utilizado por otros, no existe propiedad." (David De Ugarte)

Hezkuntza arloan, Copyright lizentziak murrizketa ugari dakartza. Creative Commons lizentzia hauei esker hainbat eskola erakundeen ateak irekitzen hasi dira, hainbat eskolen arteko harremanak sendotuz. Ziurrenik, denbora aurrera egin ahala informazioa partekatzeko lizentzia hobeagoak sortuko dira. Hala ere, momentuz, Creative Commons litzentzia erabiltzeko aukera izatea ezinbestekoa da hezkuntzarako.

Hurrengo bideo honek CC hauek gizartean duten eragina eta garrantzia ulertzen lagundu gaitu . Horregatik elkarbanatu nahi izan dugu gure lagun blogzaleekin.
"La cultura de compartir" izenburuak adierazten duen bezala CCek kulturen arteko ezberdintasunak apurtzen laguntzen gaituzte mota guztietako informazioa trukatzen dugun era berean:



ZER DA RSS?


RSS (Simple Syndication edo Rich Site Summary), datuak XML-an  egituratzeko formatu bat da. Harpidetza zerbitzu honen bidez, interesatzen zaizun informazioaren harpidetza egin ahal izango duzu, informazio horri buruz berritasunen bat izanez gero ohar bat jasoz, bilaketa behin eta berriro egin behar gabe. Hori, RSS irakurle bati (RSS feed readers) edo horrelakorik daraman nabigatzaile bati esker egin daiteke;
-Feed readers (jarioa): RSS kanal baten bitartez partekatu nahi diren datuak dituen artxibo bat da, normalean XML formatuan dagoen testu-fitxategia hain zuzen. Bertan, gunearen editoreek titularrak edota edukien deskribapen bat ordenatuta eta egituratuta ipintzen dituzte eta hainbatetan irudi edo zenbait dokumentu igotzen dituzte. 

ZER DA RSS KANAL BAT?

RSS kanala gure ekipoaren eta edukien jario bezala erabiltzen dugun gunearen zerbitzariaren artean dagoen esteka da. Askotan, RSS jarioaren sinonimo bezala erabiltzen da.

Argi geratu ez bazaizue, hurrengo bideo publizitario honek doinu alai batean  argitzen digu zertan datzan RSS sistema:



TAG-EN GARRANTZIA ETA HASHTAG-AK 

TAG-ak (etiketak) eta HASHTAG-ak (HT) oso lagungarriak izan daitezkeen tresnak dira sarean informazio jakin baten bila gaudenean. Etiketak hitzak dira, normalean konposatuak edo asmatuak, 2.0 web-ko tresna guztietarako erabilgarriak direnak. Sinpleak eta gogoratzeko errazak izan behar dira eta gomendagarria da hitz horiek esanahi zehatz eta bakarra izatea, sarean hitz hori sartzerakoan, horri buruz informazio konkretua aurkitu ahal izateko. 
Hauen helburua ez da publizitate pertsonala ematea eta oso ohikoak dira adibidez Twiter-ean.



IKASKIDEEN BLOGEN GAIAK

Gure proiektua klasean gertatzen den guztia dokumentatzean oinarritzen denez, hemen dauzkazue gure ikaskide guztiek sortutato blogak nolakoak diren ikusteko argazkiak, baita horretariko bakoitza zertan datzan.

www.xaitaioi.blosgspot.com.es

"K`mon tutankhamon" izenburua duen blog honek udazkena apaingarritzat duelarik, lau zeregin nagusi ditu: mugikorrak eta honen erabilera gelatan nolakoa den azaltzea, eskola 2.0-ri buruzko informazioa dokumentatzea eta paper zorroak (blogak) eta horiek erabilera eskoletan nolakoa den jakinaraztea, alegia, orokorrean IKTek zer-nolako eragina duten eskolan behatzea. 


www.gonazpikue.blogspot.com.es

"Gonazpikue" izena daraman, eta bi lore polit dituen blog honetan, artea eta IKTen arteko loturak agertzen dira, programa desberdinak erabiliz ezagutza batean garatzen duten bitartean. 




www.kenpaa4.blogspot.com.es


Aurkezpenean marrazki abstraktu baten bitartez, "Kenpa" izeneko blogeko taldekoek sare sozialak, blogak, eta wikiei buruzkko informazioa aurkitu dezakegu. Informazioa topatzeaz gain, haien usteak eta iradokizunak topatuko ditugu teknologia berri hauen erabilerari buruz. 



www.orominurti.blogspot.com.es 

Blogaren atzeko partean furgoneta baten irudia eta beraz, bidaiatzea gustuko duten ikasle hauek, wordle, EduGloster eta infografia bezalako programak aztertzen dituzte. Ikasitakoarekin eta arlo konkretu batean zentratuz proiektu bat burutzea da haien xedea, ikasitakoa praktikan jartzen duten bitartean.



www.laurokbat.blogspot.com.es 

Pantailaren atzekaldean paisai liluragarria duen blog honetan, "Around the world" izenekoa, hain zuzen, erraztasunak topatuko ditugu power poiint, arbel dijitala eta prezzi programak erabiltzeko. Horretaz gain, talde honek programa hauen erabilera aztertuko du eskolan. 



Hauek guztiak, IKT gaia jorratzen dute, bakoitza arlo batean zentratzen delarik. Blog bakoitzak kontatzen duena ikaragarri interesgarria da Lehen Hezkuntzako edozein klasetan irakasle zein ikasleek erabiltzeko hainbat gauza irakasteko eta aldi berean, ikasleek web 2.0en nondik norakoak behatzeko. 

Gure helburua, hori izango da hain zuzen, guk klasean ikasten duguna, Lehen Hezkuntzako ikasleei egokituz, sekuentzia didaktiko bat prestatzea IKTen berriak ezagutu eta erabili dezaten. 


LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” FILMAREN LABURPENA

Film dokumental bat da; errespetuan, maitasunean , irakaskuntzan eta askatasunean oinarritutako hezkuntzari buruzkoa zein gaur egungo prozesua irudikatzen diren hezkuntza-paradigma asko berreskuratzea proposatzen duen, bere ideiak esploratuz eta eskola tradizionalaren hezkuntza modeloa aldatzen saiatu diren esperientziak ikustarazten.
Lan landua da, non elkarrizketa asko egin diren herrialde ugaritako guraso, hezitzaile, profesional eta tutoreei.

Elkarrizketa hauetan hazkuntzaren (garapenaren) eta hezkuntza forma baten sorreraren beharra azaltzen da gai nagusitzat, gaur egungo hezkuntza oraindik tradizionala baztertuz, ikasleek ere errefusatzen dutena zaharkitua aurkitzen delako eta askatasunak, maitasunak baita garapen pertsonal nahiz taldekoek lekurik ez daukatelako.

Film honek proposatzen du hezkuntza sistemaren estrukturak aldatzea.

Etorkizuneko irakasleak izango gara, beraz, onartu behar dugu besteak errespetatzeko gu geu errespetatzen ikasi behar dugula. Hortik aurrera prest egongo gara umeeen gidalagun izateko, gela partehartzeko leku bat bilakatzeko, bakez betea eta demokratikoa, era honetan sortu litezkeen konfliktoei aurre egiteko.

Bukatzeko, kontuan izan behar ditugu metodo alternatiboen erabilpena estruktura sozail hau hobekuntzara eramanez, indibiduo bakoitzaren kreatibitatea eta emozioen lanketa sustatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario