Sekuentzia didaktikoa


LOKALIZAZIOA:

Sekuentzia didaktiko hau Kukullaga ikastetxeko (Etxebarri) 6.mailako ikasleei zuzendutakoa izango da.
Kukullaga ikastetxea Etxebarrin kokatuta dago, hainbat urtetan zehar herrian bi ikastetxe desberdin egon ziren eta bien elkarketatik sortu da Kukullaga. Eskola berri honetan Lehen Hezkuntza osoa batzen da, antzina zeuden bi eskolak haurtzaindegi bezala erabiltzen direlarik. 3 jolasketa dituzte, bat aterpea daukalarik eta hainbat hobekuntza egin dituzte aurreko eskolekiko.
IKASLEEN EZAUGARRIAK:

Gure lana burutzeko erabiliko dugun klasea 6. maila izango da (11-12 urte). Klasean 22 ikasle daude, haien  artean aipatzekoa da Steven Colombiatik etorri berri dena eta euskaraz hitz egiten ez dakiena, baita Maite ere, irakasle bat duena berarentzat momentu guztietan. Horretaz gain, mutilen artean aipatzekoa da Ekain, bera da mutilen artean buruzagia eta besteek berak agintzen duena baino ez dute egiten. Arazoak daude neska eta mutilen arteko harremanak sustatzeko, izan ere, ez dira ezertarako elkartzen eta batzuetan lanak egiterako orduan nahastu nahi izan dituztenean, asko kexatzen dira eta emaitzak ez dira espero bezain onak.
IKASGAIAREN EZAUGARRIAK:

Ikasle hauek astero informatika ordu bakarra daukate, eta ordu horretan ordenagailuak erabiltzen dituzte Word eta Power Point bezalako programak erabiltzen ikasteko. Hainbeste ikasle direnez eta tutorea denez informatika ematen duen irakasle berdina, lana amaitzen lehenengoak direnak denbora librea daukate interneten ibiltzeko.
Eskola hau “Eskola 2.0” proiektuan sartuta dago. Beraz, ikasle guztiek dituzte ordenagailu eramangarriak.





Gauzak horrela, zikloko irakasleek batzar batean adostu dituzte Teknologia berria sustatzeko hainbat ekintza.
Helburuak: Ikasgaiak lantzeko teknologia berriak erabiltzea eta blog pertsonal baten bidez haien hobiak jorratzea.
Metodologia: Ahaleginduko gara ordenagailuak gehiago erabiltzen eta horretarako ikasgai bakoitzean ekintza batzuk proposatuko ditugu ordenagailuekin. Hona hemen, ikasgai bakoitzean egingo diren ekintzen zerrenda eta azalpena: 

  • Euskara: Arlo hau, ordenagailuan ibiltzen garenean euskaraz idatzita dauden orrialdeak erabiltzerakoan landuta geratzen dela uste dugu. Egia da, interneteko hainbat orrialde baliogarriak izan daitezkeela hiztegi bezala www.elhuyar.com, http://www.euskaltzaindia.net/oeh baina adin honekin paperezko hiztegia ondo erabili behar dute. Izan ere, hasieratik hainbeste erraztasun ematen badizkiegu, ez dira ahaleginduko paperezko hiztegia erabiltzen.
  • Ingelesa: Arlo honetan, liburuekin batera etortzen diren CD-ak erabiliko ditugu. CD horien bidez, klasean liburuen bidez lantzen duguna birpasatuko dute umeek eta modu dinamikoago batean barneratuko dute ikasitakoa.
Horretaz gain, banaka jarrita hilero klase bat erabiliko dute email bidez, Ingalaterrako eskola baten umeekin harremanetan jartzeko, Kukullaga eskolak Whitgrove Primary School (Berkshire) eskolarekin harremanak baititu.

  • Matematika: Azken ziklo honetan, forma geometrikoak ikasten ibiltzen dira, bolumenak eta azalerak eta hori interneten bidez lantzeko, programa aproposa dago bertan http://www.geogebra.org/cms/ . Gainera, DBH eta Batxilergoan programa honi erabilera emango diotenez,  interesgarria izango litzateke txikitatik nola dabilen ulertzea eta erabiltzeko gai izatea.
  • Gaztelania: Landu behar duten testuaren arabera, biografia, deskribapena, narratiboa… internet erabiliko dute horren adibide bat bilatzeko eta eredu gisa hartzeko. Horretaz gain, biografia bezalako idazlanak egiterako orduan, pertsonai famatuei buruzko informazioa interneten bilatu ahal izango dute.
  • Ingurune: “SETERRA” bezalako programen bidez, hirugarren zikloan ikasten den geografia errazago barneratuko dute, jarduera jolas bat izango balitz bezala hartuz. Programa honen helburua herrialdeen kokapena,  izenak edota haien hiriburuak zeintzuk diren ikastea da. Horretarako mapa mutu bat agertuko zaigu pantailan eta herrialde baten izena, gu herrialdearen gainean klik egin behar dugu eta asmatzen badugu berde kolorekoa jarriko da, asmatzen ez badugu hori argiz eta gero eta akats gehiago egiteaz batera ilunduko da. Saiakera batzuk egin eta gero asmatzen ez badugu gorriz agertuko zaigu herrialde hori.http://www.seterra.net/e
Horretaz gain, proposatuko dugun beste jarduera blog bat egitea izango da, Lehen Hezkuntzako IKT ikasgaian egin duguna eredu hartuz. Horretarako, informatikako klaseak izango dituzte (ordu bat astero) eta tutorearen laguntza, noski.  Bloga, haiek nahi duten gai bati buruzkoa izango da, eta astero sarrera berriak igoko dituzte, bideo interesgarriak, argazkiak, etab. Horrela,  haien gustukoa den gaiaz baliatuz teknologia berrietan murgilduko dira. Aurten guk IKT ikasgaian ikasi ditugun hainbat kontzeptu irakatsi nahi izango zaie, hala nola copyright-a eta horrelakoak, baina hauek guztiei azalpen sinple bat emanez, ezin baitugu ahaztu umeak direla eta oraindik zenbait kontzeptu oso konplexuak eta teknikoak izango direla eurentzat. 

EBALUKAETA:Proiektu hau ebaluatzeko bi metodo erabiliko ditugu. Izan ere, proiektuak bi alderdi desberdin ditu, bi zatitan banatuta dago eta uste dugu bi zati horiek ez direla berdin ebaluatu behar.
Lehenengo zatiari dagokionez, ez da azterketarik egongo edo ebaluaketa konkreturik, honen helburua ordenagailuen bidez ikastea delako. Beraz, irakaslea adi egongo da bere ikasleen aurrerapenen inguruan eta ikasleren bat atzeratuta geratzekotan, beste ikasle batek (erraztasunak dituena) arduratuko da bere ikaskidea laguntzeaz. Irakasleak ez du nota final bat jarriko, hori ez delako ekintza honen helburua. Ikasleek ikasi behar dute, barneratu. Hortaz, klase orduetan ikusiko da ikasleek ikasten duten ala ez eta benetan onuragarria edo kaltegarria den metodo hau.
Proiektuaren bigarren zatiari erreparatuz, ikasleek haien artean ebaluatuko dituzte besteen blogak. Hau da, kurtso amaieran ikasle bakoitzak bere bloga aurkeztuko du klasearen aurrean, zer gai jorratu duen, zergatik, nola antolatu duen, etab. azalduz. Aurkezpen horietan ikasle bakoitzak fitxa bat izango du eta bertan apuntatuko du zer den gehien gustatu zaiona eta gutxien eta gero nota bat jarriko du. Aurkezpen hauetan 
beste ikaskide batzuen lanak abiapuntutzat hartu ditzakete haien blogak hobetzeko xedearekin.

Hona hemen, klaseko aurkezpenerako prestatu dugun power point-a:

















No hay comentarios:

Publicar un comentario