Ikasgai honetan zehar egin, eta horren ondorioz ikasi dugun guztia sintetizatzearren eta horretaz bakoitzak gogoeta bat burutzearren, jarraian Marigorringo Perez taldeko kide bakoitzaren hausnarketa bat utziko dizuegu. Lauhilabetean zehar burututako lan guztia taldeka egin dugun arren, hausnarketak pertsonalak izango dira bakoitzak bere sentimdu eta pentsamendu uztiak era libre batean adierazteko askatasuna izateko. Izan ere, taldeko hausnarketa batean, sarritan ez dira taldeko kide guztien sentimendu guziak adierazten.
"Teknologia berriak" hitzak entzuten ditugunean, hezkuntzarako baliogarriak ez direla pentsatzen dugu askotan, horiek erabiltzean haurrek arreta galtzen dutelako, aproposak ez direlako, seguruak ez direlako... Baina oker gaude.
Ikasgai hau, teknologia berriak modu egoki batean eta ondo erabiliz gero, hezkuntza arloan oso garrantzitsuak direla jakiteko balio egin zait. Teknologia berriei esker, haurrek klaseak modu desberdin eta dinamiko batean jarraituko dituzte, eta hainbat informazio bilatu ahal izango dute Internet-en.
Horretarako, ezinbestekoa da irakasleak prestatuak egotea eta teknologia berrien inguruan behintzat, oinarri bat izatea, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen direlako eta etorkizun batean ikasteko zein lan egiteko ezinbestekoak izango direlako.
Horregatik nire ustez, IKT ikasgaia Lehen Hezkuntzan ematen hastea komenigarria izango litzateke, haurrei txikitatik hauen erabilpen egokia sustatzeko.
Jugatx Beitia
Ikasgai honetan, hainbat gai jorratu izan ditugu hiruhilabete honetan zehar, hala nola, blogak, gaur egun sortzen ari diren teknologia berriak, aurrerapenak, web 2.0-ren sorrera eta eskola 2.0 kontzeptua. Horiek guztiak eta gure jakinminerako eta etorkizuneko erabilerarako interesgarriak diren beste hainbat kontzeptu azertu ditugu irakaslearen laguntzarekin.
Baina orain ez ditugu horiek aztertuko, orain, hausnarketarako ordua da, beraz, Alaitzen metodoa jarraituz, begiak itxi eta denbora honetan zehar jorratutako guztia kontuan hartuta hausnarketa pertsonalari bidea utziko diogu.
Nire aburuz, eta irakasleak pasa den egunean esan zuen bezala, teknologia berriak berez, ez dira ez txarrak ez onak, kontzeptu horiek gizakiok haietaz eiten dugun erabilerak markatuko ditu. Hortaz, hauek guztiak non, noiz, zergatik eta zertarako erabiliko ditugun jakinda horiek erabilpen interesgarri bat egin daitekeelakoan nago, haurrekin zein helduekin egonda.
Hau guztia kontuan hartuz, IKTen erabilera Lehen Hezkuntzan egin litzakeelako ustea dut, hauek gure oraina eta etorkizuna markauko baitute eta umeak horretara bideratu behar ditugu hezkuntzaren bidez eta prozesuaren pausu guztiak betez.
Aitor Canton
Irakasgai honek guztiz
harritu nau era positibo batean.
Neuzkan aurreiritzi eta
eskema guztiak apurtu zizkidan hasi eta pare bat astera.
Hasiera batean teoria
askoko irakasgaia espero nuen, azalpen teknikoz betea, astuna eta konplexua.
Beraz, praktikak 3 ordu luzez ordenagailuetan emango genituela konturatzean
interes handiagoa sortu zitzaidan irakasgaiarekiko.
Gainera, esan beharra
dago oso interesgarria iruditu zaidala blog bat eraikitu izatea ikaskideon
artean IKT munduan barneratzeko eta hauetaz ikasteko.
Bukatzeko, eta agian
garrantzitsuena da, taldea konturatu garela klasean landutako gaiak eta
teknologia berriak pisu handia izan dezaketela hezkuntzan.
Aurkikuntza honi mamia
ateratzeko, klasean ikasitakoa Lehen Hezkuntzan erreflexatu nahi genuen egindako
esfortzua; era honetan Sekuentzia Didaktiko baten adibidea sortu dugu gure lana biribiltzeko.
Esatekoa da ere,
orokorrean oso dinamika ona eraman dugula eta produktibitatea emankorra izan
dela.
Ane Etxebarria
Beti pentsatu izan dut teknologia berrien inguruan asko
nekiela, baina Irailetik ona konturatu naiz oso gauza gutxi dakizkidala.
Ikastoletan 2.0 eskola proiektuan lan egiten dute eta oso garrantzitsua da
maisu/maistrak IKT-en inguruan ezagutza minimo batzuk izatea. Horretaz gian,
teknologia berriek ikaskuntza dinamikoagoa egin dezakete eta modu dibertigarri
batean ikasteko balio dute. Beraz, oso garrantzitsua iruditzen zait irakasleak
formatzea gai honen inguruan.
Niri dagokidanez, oso baliogarria iruditu zait gai hau,
nahiz eta gure ikaskideek aurkeztutako programa eta ideia guztiak praktikan
jartzea gustatuko zitzaidan. Hala ere, ulertzen dut denborarik ez dagoela eta
aurkezpenekin leiho bat irekita geratzen dela, gero bakoitzak berearentzat
garrantzitsuenak edo erabilgarrienak iruditzen zaizkion gaien inguruan sakondu
dezan.
Teknologia berriak gure bizitzaren parte aktiboa dira, gauza
guztietarako erabiltzen ditugu eta hauek ondo erabiltzearen garrantzia
barneratu behar dugu. Askotan pentsatzen dugu internet gure seme-alabentzat
segurua ez dela, baina ez da horrela. Hobekuntza asko daude gai horren
inguruan, web orrialde askotarako sarrera blokeatu daiteke esaterako, baina
niretzat irtenbiderik onena ez da web orrialde kaltegarriak blokeatzea, baizik
eta gure seme-alabei erakustea nola erabili behar duten internet, zeintzuk
diren orrialde kaltegarri horiek eta zergatik ez diren sartu behar. Debekuekin
ez da ezer lortzen, ausartu egin behar gara internet eta teknologia berriak
erabiltzen baina horretarako nola funtzionatzen duten ikasi beharra dago eta prozesu
horretan parte hartu behar du eskolak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario