2012-09-24

Blogen kuxkuxeoa eta Frederick

Gaur, klasera sartu bezain pronto, gure klasekideen blogak ezagutu eta  kuxkuxetatu ditugu. Horrela, hauek sortzeko formato ezberdinak eta gadget gehigarriak ezagutu ahal izan ditugu, beste gauza batzuen artean, horrek bakoitzarena hobetzeko ideia berriak eman dizkigularik.

Ondoren, behin blog guztiak ezagututa, ikaskuntza kolaboratiboa metafora baten bitartez hobeto ulertzeko, eta bide batez, gure gaitasun komunikatiboen inguruan hausnartzeko, FREDERICK satitxoaren bideoa bat ikusi dugu, gure hiru ikaskidek honen ipuina irakurtzen zuten heinean. Horrela, animalia honek, umeen pertzepzio bidearen garapena ulertzen lagundu digu. Hona hemen klasean ikusitako bideoa, eta gure ikaskideak ipuina irakurtzen.


Ezkerretik eskuinera: Xabi Bravo, Itsaso Cantero eta Oihane Delgado

2012-09-17

IKTen erabilera


Bizi garen informazio Gizarte honetan, gero eta gehiago dira konektatuta egoteko erabiltzen ditugun tresnak. Horien artean, mugikorra, ordenagailua, argazki kamera, telebista, DVDak, irratia, Tablet-a, MP3-a, proiektorea eta beste batzuk bereiz daitezke.

Hauek guztiak, beste askoren artean, batik bat informazioa trukatzeko erabiltzen ditugu, alegia, informazioa jaso eta bidaltzeko. Horrez gain, beste pertsonekin harremanetan egoteko, musika entzuteko eta informazioa talde handi baten aurrean hedatu ahal izateko ere dira baliogarriak.

Gaur egungo gizartean, ia esparru gehienetan ematen zaie erabilera hauei, hala nola, akademikoan, profesionalean, bizitza pribatuan, aisialdian …

IKTeen erabilerarekin lotuta eta aurten ikasgai hau landu behar dugularik, ordenagailuarekin trebeago sentitzeaz gain,eta blog hau betetzen eta hobetzen joateaz gain,  gure hezkuntza lanean guretzat zein ikasleentzat baliogarriak izan daitezkeen hainbat programa ezagutzea espero dugu. Horrela, ikasgaiak IKTekin lotzean konplexuagoak, motibagarriagoa eta dinamikoagoak izango dira txikientzat. 



IKTak gure bizitzan

Jaio izan garnetik ikusi ahal izan dugu hasieran nahiko murriztua zela eskuragarri izan genezaken teknologia. Gaur egun, egunero konprobatu ahal dugunez, arlo honetan oso aurreratuta gaude edozein momentutan nahi dugun beste informazio eskuratzeko, tratatzeko edota emateko, alegia, informazioa elkartrukatzeko.
Teknologia hauek, nolabait esateko, gurekin jaio dira eta haiek pixkanaka pixkanaka garatzen joan diren heinean, hiaen aldaketetara moldatu behar izan gara horien nondik norako guztiak ikasiz. 

Eskola arloan, IKTak maiz erabili izan ditugu hainbat lan praktiko burutzeko. Horrela, egin beharreko lanaren arabera programa berriak ezagutu eta gure kabuz ikertu izan ditugu guk izan dugun esperietnzia eskolarrean, betiere hauen alde teorikoa asko garatu gabe, irakasleak gurekin batera ematen genuena ikertzen zutelarik, adituak ez baitziren.

Arlo honetan, gure ezagutzei erreparatuz, gure artean komunikatzeko dauden sare sozialak dira aipagarrienak, ia egunero erabiltzen baitutugu gure berdinen berri izateko. Horrez gain, lan egiteko, word, power point eta horrelakoak ere ezaguntzen ditugu nahiko ondo, hezkuntzan horiek baitira beti erabili izan ditugunak edozein motatako lanak eta aurkezpenak gauzatzeko. Esan beharra dago, argazkiak eta bideoak editatzeko programak ere dauzkagula gure ordenagailuetan, denbora librean atera ditugun horiekin lan egiteko.