PAPER ZORROA
Asteak dira lan honekin hasi ginenetik, eta denbora azkar pasatu den arren
hau gure azken sarrera izango da. Gure lehenengo klasea gogoratzerakoan,
galduta geundela irribarre batekin gogoratzen dugu, ez genekiela nondik hasi
edota irakasleak esaten zuena ez genuela ulertzen. Baina gauzak aldatu dira
hilabete hauetan zehar eta beldur hori desagertuz joan da ikasten joan garen
heinean.

Taldean lan egitea, lagungarria izan da, batek ez zekiena guztion artean
aurrera atera dugulako. Baten akatsetik guztiok ikasi dugulako eta hortik
abiatuz ezagutza gehiago barneratu ditugulako.
Teknologia berrien inguruan, esan beharra dago eskolarako oso baliogarriak
iruditzen zaizkigula. Horrela, klaseak dinamikoagoak bilakatu daitezke eta
eguneroko bizitzarako prestatuta egongo dira. Jakin badakigu, gaur egungo
gizartea, Teknologia Gizartea dela eta umeak teknologietatik aldendu beharrean,
horiek ondo erabiltzen irakatsi behar diegu. Horretarako ezinbestekoa da irakasleak
arlo honetan formatzea haurren ikaskuntza ahalik eta hoberen gauzatzeko.
Hori abiapuntutzat hartuz eta kontuan izanik euskara hizkuntz minoritarioa dala interneten, uste dugu iraklasleon zeregina horren erabilpena sustatzea dela eta eduki berriak sortzea. Horregatik erabaki genuen Fredericken bideo euskaratzea eta internetera igotzea. Horrelako ekintzak eginez, material gehiago topatu ahal izango dugu web orrialdeetan gure hizkuntza sustatzeko.

Gure proiektuari amaiera emateko, hausnarketa pertsonalak egin genituen ikasgai honen inguruan eta blogera igo genituen. Eta postprograma amaitu eta igo genuen non lauhilabetean zehar egindako ekintzen laburpena agertzen den.
Beraz, agur esateko unea heldu da. Oso gustura ibili gara lan honekin eta
aldi berean gauzak ikasteko aukera izan dugu. Espero dugu, blog hau irakurtzerakoan,
guk transmititu nahi izan duguna ulertzea eta disfrutatzea.